XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bekatariren baten biurtzeak, bizitz onera deitu oi digu; bat batetako eriotzak, konpesatzeko, deadar egiten digu; zure barrungo kezkak, oitura gaizto ura uzteko, esaten dizute; eta iñoiz birtutearen gozotasunik ezagutu badezu, agian esango zenduan ixillik:¡O zer alai ta atsegingarriak diran, Jainkoa maitatuaz igarotzen diran egunak!.

Mesederik asko egiten digu Jaunak beraganonz deitzez; orregatik dagokigu ongi erantzutea.

Bere graziz gure animak argitu ta sendotzen dira, zerutik datorren intz gozoaz bezela; grazi onek, ordea, beren biotzak ongi eraturik dauzkatenetan bakarrik dagizki orrelako mesedeak.

Inguraturik gabilzki Jaungoikoaren naitasunak, salbatu naiean; erantzuten ezpadiogu, ordea, Berak nai izan arren, ezin zeruratuko (...).